XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Umandi il zaigu

Ilberria degu bai
Araiako Andoni
Urrestarazu Umandi
aipamen beroni
Euskaltzale on-ona,
Dana giar, mami;
ezker onez beterik
bertsotan nator ni.

Euskaldun on bat gendun
oso pakezale
ta Euskalerriaren
kultura edale
Euskaldunberri izanik
maixu ta irakasle
baita idazle ona
ba du ainbat ale.

Betirako munduan
degu murgildua
eta bere euskera
or da ixildua
Or dago bere lana
liburuz bildua
Gentza Bearrean det
berak opaldua.

Liburu ontan dager
gure pake gose
jangura ori emen
ezin degu ase
Euskalerriak ba du
negar ta oiñaze
iritzitatik berriz
makiña bat atze.

Illerrian nago gaur
bertan Aratz mendi
Geroaren ametsa
leku ontan ongi
Gurutze bat dakust nik
illobiko gaindi
zeruakin loturik
or datza Umandi.

Jose Mari Murua (Donostia)